Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dumas, Georges

Frantses filosofoa, sendagilea eta psikologoa (Lédignan, Gard, 1866 - Lédignan, 1946). Esperimentuzko psikologia landu zuen batez ere. Pierre Janet frantses neurologoarekin batera Journal de psychologie normale et pathologique aldizkaria sortu zuen 1904. urtean. Bere zuzendaritzapean Traité de psychologie garrantzitsua eman zen argitara (1923-1924).