Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dulong, Pierre Louis

Frantses fisikari eta kimikaria (Erruan, 1785 - Paris, 1838). 1812. urtean nitrogeno kloruroa aurkitu zuen, eta geroago, azido hipofosforosoa. 1819an, Alexis Thérèse Petit frantses fisikariarekin egin zituen neurketen ondoren, bien izena daraman legea azaldu zuen. Dulongek, halaber, gasen errefrakzio-indizeak eta hainbat gasetan hotsak duen lastertasuna zehaztu zituen. Katetometroa eta pisu-termometro bat asmatu zituen. v Dulong eta Petit-en legea. Fis. Gorputz trinko bakunen masa atomikoa bero espezifikoaz biderkatu ondoko emaitza berdintsua da gorputz guztientzat, eta batez besteko balioa 6,4 da (lege hau zehatzagoa da oso tenperatura beroak eragiten direnean).