Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duler, Julio José

Lapurdiko itsasgizona (Baiona, 1737 - ?). Antillak aztertu eta uharteetako kostaldeen planu bat egin zuen 1765. urtean. 1769an Amazonas ibaian gora ibili zen «Mosquito» belaontzian. Cayenako portuko buruzagi izendatu zuten eta Rocheforteko portuko komandante nagusi 1773. urtean.