Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donapaleu

Nafarroa Behereko udalerria, izen bereko kantonamenduan. Saint-Palais du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Garruze eta Arberatze-Zilhekoa, ekialdean Behaskane-Laphizketa, mendebalean Bithiriña, eta hegoaldean Bithiriña eta Ostankoa. 7,44 km2. 1.928 biztanle ditu (donapaleutarrak). Biduze ibaia igarotzen da bertatik. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 62. Ekonomia jarduera nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen da.  v  Historia. Donapaleu Amikuzeko herri garrantzitsuenetakoa izan zen. Amikuzeko hiri militarra zen Donapaleu, eta administraritzarena ere izan zen, 1512. urtetik aurrera batez ere. Donapaleu 1249. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. 1351. urtean, Angelua etxean diru lantegi bat jarri zuten, XVII. mendera arte iraun zuena.