Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donamaria

Nafarroako iparraldeko udalerria (Malerreka, Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Doneztebe, ekialdean Bertizarana eta Baztan, mendebalean Oitz, eta hegoaldean Ultzama ibarra. Altuera 175 m. 23,53 km2. 382 biztanle ditu (donamariarrak). Auzoak: Gaztelu, Artze, Azkarraga eta Igurin. Anizpe erreka igarotzen da udalerritik. Euskara, goi-nafarrera. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, bertako langile ugari Berako, Elizondoko eta Doneztebeko industrietara joaten bada ere. Aipagarria da Jauregi izeneko dorretxea. Donamariako herriaren historian Zugarramurdiko sorginen aurka eginiko epaiketa da gertaera ezagunena. Itaundutako 119 lagunetatik 50ek bertan akelarre bat ospatzen zela onartu zuten.