Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donamartiri

Nafarroa Behereko udalerria, Hazparneko kantonamenduan. Saint-Martin-d’Arbéroue du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Isturitze, ekialdean Amorotze-Zokotze, mendebalean Donostiri, eta hegoaldean Mehaine eta Armendaritze. 14,64 km2 eta 284 biztanle (donamartiritarrak). Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 100. Ekonomia jarduera nagusiak, nekazaritza eta abeltzaintza dira. 1249. urteko dokumentu batean Saint-Martin de Belhorritz izenaz ageri da. Erdi Aroko jatorria duten etxe asko dago.