Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donati, Giovanni Battista

Italiar astronomoa (Pisa, 1826 - Florentzia, 1873). Kometa baten espektroa ikusi eta aztertu zuen lehena izan zen. Kometen adatsek gas argitsuak dituztela aurkitu zuen, eta eguzkiaren argiaren ispilatze soilez ez dutela kometek distiratzen. Sei kometa aurkitu zituen; horietako batek bere izena du. Izarrak sailkatzen ere egin zuen lan. Aurkikuntza horiek zirela eta, Florentziako astronomia behatokiko zuzendari izendatu zuten.