Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donamartiri-Untz

Nafarroa erdi-hegoaldeko udalerria (Erriberriko merindadea). Mugak: iparraldean Orisoain, ekialdean Lerga eta Usua, mendebalean Tafalla, eta hegoaldean Beire. Altuera 627 m. 49,31 km2 eta 588 biztanle (donamartiriarrak). Hizkuntza, gaztelania. Euskaldunak eta erdi-euskaldunak 13 bat dira. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen da.  v  Historia. XII. mendearen hasieran eskubide bereziak eman zizkion Antso Azkarrak Donamartiri-Untz herriari (petxa eta zerga murrizketak, etab.). Donamartiri-Untz eta Beirek komunitate bakarra osatzen zuten 1511. urtean.