Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Davis, John

Itsasgizon ingelesa (Sandridge, Devonshire, 1550 - Malakako itsasartea, 1605). Hiru bidaldi behar izan zituen bere izena daraman itsasartea 1587. urtean aurkitu arte. Falkland (Malvinak) uharteak ere aurkitzeko. Thomas Cavendish itsasgizonari Hegoaldeko itsasoetarako bidaia batean lagundu ondoren (1591-1592), Sortaldeko Indietarako beste bidaia batean hil egin zuten. Munduko deskribapen hidrografikoa ezagutarazi zuen 1595. urtean. Urte berean asmatu zuen eguzkiak itsasoarekiko duen altuera neurtzeko tresna. Iparraldeko itsasoetarako eginiko bidaien gorabeherak 1600. urtean argitaratu zuen liburu batean utzi zituen idatzita.