Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Davis, Bette

(Ruth Elizabeth Davis, benetako izenez). Estatu Batuetako zinema antzezlea (Lowell, Massachusetts, 1908 - Paris, 1990). Bi bider eman zioten Oscar saria, 1935ean eta 1938an. Oso gaztetatik hasi zen antzerkian lan egiten; Broadway-en hasi zuen bere karrera eta 1932an hasi zen zineman. Izaera bizikoa izaki, aparta zen paper dramatikoetan; bera izan zen, aditu askoren ustez, 1930-40 hamarkada inguruko zinema «izar» handiena. Egin zituen film ugarien artean aipagarriak dira: Seed (Hazia, 1932), Jezabel (1938), The letter (Eskutitza, 1940), The Little foxes (Azeri kumeak, 1941), What happened to Baby Jane? (Zertan da Baby Jane hura?, 1962). Hil baino lehentxeago 1990eko Donostiako Nazioarteko Zinemaldira etorri zen.