Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chéreau, Patrice

Zinemagile frantsesa (Lézigné, 1944). Antzerkigintzan hasi zen, eta Richard Wagnerren hainbat opera zuzendu zituen Bayreuthko Jaialdian. Villeurbaneko Antzerkiaren zuzendari ere izan zen. 1974an ekin zion zinemagintzari, Orkidearen odola filmarekin. 1978an Judith Terpauve egin zuen eta, aurrekoak bezala, horrek ere ez zuen arrakasta handirik lortu. Gizon zaurituak (1983) kritika hobeak jaso zituen. Arrakasta Margot erreginarekin (1994) heldu zitzaion. Hôtel de France (1987) eta Denbora eta gela (1994) filmak ere berak eginak dira.