Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cher

(Jaiotza izena, Cherylin La Pierre). Abeslari eta antzezle estatubatuarra (Kalifornia, 1946). Sonny&Cher taldea osatu zuen, 1960ko hamarkadan, Sonny Bonorekin, eta arrakasta handiko diskoak plazaratu zituen. Zineman eta antzerkian ere lan ugari egina da, eta Oscar saria eman zioten 1987an Ilargiaren lilura filmean eginiko lanagatik. Maskara (1985), Susmagarriak (1987), Eastwickeko sorginak (1987) eta Sirenak (1990) filmetan ere lan egin du.