Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cherbourg

Frantziako ipar-mendebaleko suprefetura hiri eta portua, Behe Normandian (Manche) dagoena. 34.637 biztanle. Portu militarra eta merkataritzakoa. Base militarra. Ontzigintza. v Historia. Normandiar hiria izan zen eta Frantziako eta Ingalaterrako koroen gutiziapean egon zen antzinako Carusburc, 1450. urtean Frantziako koroaren esku geratu zen arte. Vauban mariskalak bihurtu zuen gerra portu(1686).