Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cher

Frantziako erdialdeko departamendua [18], Centre eskualdean dagoena. 7.228 km2 eta 320.174 biztanle. Prefetura hiria: Bourges. Suprefetura: Saint-Amand-Montrond. Departamenduko iparraldean Solonge izeneko eskualdea dago, baso, aintzira eta buztinezko lurrek osatua. Erdialdean Champagne Berrichonne izeneko lurralde oparoa zabaltzen da eta hegoaldean Germigy eta Boischaut muino-aldea. Nekazari lurraldea da. Berry-ko metalgintzak (Bourges eta Vierzon) atzera egin du azken urteotan.