Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cherubini, Luigi

Italiar musikagilea (Florentzia, 1760 - Paris, 1842). Parisa joan aurretik (1787), Italia iparraldeko antzoki garrantzitsuenentzat idatzi zuen. Parisko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten (1822-1841). Ospe handia lortu zuen Europa guztian. Kalitate handiko obrak egin zituen: operak (Elisa, Medea, Pigmalion), erlijio musika (Meza la nagusian), ganbera musika, bi himno eta hainbat melodia.