Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cohen, Stanley

Biokimikari estatubatuarra (New York, 1922). Fisiologia eta Medikuntza Nobel saria jaso zuen 1986an, Rita Levi-Montalcinirekin batera, nerbio-hazkunde faktoreaz (EGF) eginiko aurkikuntzengatik. Epidermisaren hazkundearen faktorea ere aurkitu zuen.