Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coimbra

Portugalgo hiria eta izen bereko departamentuko hiriburua (Kostaldeko Beira). Mondego ibaiaren ertzean dago. 76.616 biztanle (1984). Nekazaritza (laboreak, olibondoak, fruitu arbolak) eta arrantza. Apezpikutegia. 1.307. urtean sortutako unibertsitate ospetsua. Aipagarriak dira XII. mendeko katedrala eta Santa Cruz eliza (XVI).