Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cohen, Leonard

Kanadako idazlea, musikagilea eta kantaria (Montreal, 1934). Familia judu batean sortu zen. Musika idazten eta kantatzen hasi aurretik, idazlea izan zen. Eleberriak eta, batez ere, poema liburuak idatzi zituen. Besteak beste: Flowers for Hitler (1964, Hitler-entzat loreak), The energy of slaves (1972, Esklaboen indarra) Book of mercy (1984, Errukiaren liburua). 1967an hasi zen jendaurrean kantatzen (Newport-eko folk jaialdia) eta ospe handia izan zuen berehala mundu osoan barrena. Hamar diskotik gora argitaratu du, besteak beste: Songs from a room (1969, Gela barrutik kantuak), New skin for the old ceremony (1974,Ospakizun zaharrerako larru-azal berria), Death of a ladies´ man, (1977, Gizon emaztezale baten heriotza); Various positions eta I´m your man, The future (1992).