Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cohen, Albert

Suitzar idazlea, frantsesez idatzi zuena (Corfu, 1895 - Geneva, 1981). Erlijioz judua zen eta diplomatikoa lanbidez; gobernu aliatuen artean erbesteratu juduen alde eratu zen batzordeko lege aholkulari izan zen Bigarren Mundu Gerran. Judua zenez, hebrear herriarekiko maitasuna adierazi zuen bere lanetan. Lan nagusiak: Solal (1930), Mangeclous (1938), Nere amaren liburua (1954), Belle du Seigneur (1968), Ausartak (1969), Carnets 1978 (1978).