Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cohen, Hermann

Alemaniar filosofoa (Coswig, 1842 - Berlin, 1918). Marburgoko eskola neokantiarra sortu zuen eta bertako irakasle izan zen. Cohenen sistema Kanten filosofiaren interpretazio kritikoan oinarritzen da. Bere intelektualismoa moralaren eta estetikaren alorretara ere hedatzen da. Haren lan aipagarrienak Kanten esperientziaren teoria (1871) eta Filosofiaren sistema (1902) dira.