Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castellano, Rafael

Euskal idazlea, Madrilgoa jatorriz (Madril, 1943). Espainiako hiriburuan jaio eta hazi den arren, euskara ikasi du eta Euskal Herrian bizi da. Frantses hizkuntzan lizentzia egin ondoren, La Codorniz umorezko aldizkari espainiarrean hasi zen lanean. Euskal Herrian jadanik, artikulu asko argitaratu du bertako egunkari eta aldizkarietan. Liburu nagusiak: Vascos heréticos (Eukaldun heresetikoak) eta El erotismo vasco (Euskal erotismoa, 1977). 1989. urtean Gabai, Euskal Herriko historia komiki bidez azaltzen duen lanerako gidoia prestatu zuen.