Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Casanova de Seingalt, Giovanni Giacomo

Italiar abentura zalea (Venezia, 1725 - Dux, Bohemia, 1798). Apaizgai izan zen lehenik, gero gorte gizon, diplomatiko, finantza gizon, publizista, etab. Europa guztian zehar ibili zen gaztetan, Frantzian batez ere (1750). Veneziara itzulitakoan atxilotu egin zuten, soneto satirikoak idaztzi eta magia jokoak egiten zituelako. Handik hiru urtera espetxetik ihes egitea lortu zuen. Frantziara itzuli ondoren, 1762. urtetik 1836. urtera arte iraun zuen loteria publikoa sortu zuen. Paris uztera behartu zuten eta, Turinen eta Triesten egon ondoren, Veneziara itzultzeko baimena jaso zuen 1774. urtean. Inkisizioaren lankide izan zen bertan eta 1782an liburuzain jarri zen Waldsteingo kondearen Bohemiako gazteluan. Hainbat liburutan argitaratu zituen bere oroitzapenak. Kontakizun horiek, egiantzekoak eta gordinak, amorante nekaezinen eredu bihurtu dute Casanova.