Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Casares, Carlos

Idazle galiziarra (Ourense, 1941). Galizieraz zein gaztelaniaz idatzi izan du, eta Galiziako Hizkuntza Akademiako kide da. 1967an argitaratu zuen lehen liburua, Vento ferido (Haize zauritua) kontakizun bilduma. Orduz geroztik etengabe argitaratu ditu eleberriak eta haurrentzako ipuinak. 1976an Kritikaren saria jaso zuen. Aipagarriak ditu obra hauek: Xoguetes para un tempo prohibido (1976, Garai debekatu baterako jostailuak), Ilustrísima (1981), Na marxe de cada día: follas dun diario (1994, Eguneroko jarduna: egunkari baten orriak).