Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Casals, Pau

Kataluniako biolontxel-jotzailea, musikagilea eta orkestra zuzendaria (El Vendrell, Tarragona, 1876 - San Juan, Puerto Rico, 1973). Bartzelonan eta Madrilen egin zituen ikasketak. Bartzelonako Udal Musika Eskolako zuzendaria izan zen. 1899. urtean Parisa jo zuen eta arrakasta handia lortu zuen han Lamoureaux kontzertuetan biolontxelo-jotzaile gisa. 1905. urtetik aurrera ospe handia jaso zuen, bakarka, eta Jaques Thibaud biolinistarekin eta Alfred Cortot pianistarekin batera hirukotea osatuz. 1920. urtetik 1936. urtera arte Pau Casals Orkestrako zuzendaria izan zen. Franco jeneralaren garaipenaren ondoren erbesterako bidea hartu zuen. Ganbera musikarako obrak, sardanak eta El Pessebre oratorioa idatzi zituen. 94 urte zituela Nazio Batuen Himnoa egin zuen (1971).