Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Casaldáliga, Pedro

Erlijioso katalana (Balsareny, 1928). Askapenaren Teologiaren inguruan jardun izan du, Brasilen batik bat. 1968an jo zuen, misiolari legez, herrialde hartara, eta 1971n Matto Grossoko barruti bateko gotzain izendatu zuten. Hango jende pobrearen eta indigenen alde egindako lanagatik heriotza mehatxuak eta atentatu saioak jasan zituen, eta militarrek bost bider kanporatu nahi izan zuten. Poeta bikaina da, eta gaztelaniaz, katalanez eta portugesez idatzi izan du. Aipatzekoak ditu obra hauek: Antología de los olvidados (Ahaztutakoen antologia), A cuia de Gedeón (Gedeonen kaliza) eta Nicaragua: Combate y profecía (Nikaragua: borroka eta igarmena). Hiru bider (1989, 1991, 1992) proposatu dute Bakearen Nobel sarirako.