Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carver, George

Estatu Batuetako naturalista eta kimikaria (Diamond Grove, 1864 - Alabama, 1943). Esklabo beltz baten semea zen, eta aita hil ondoren bere nagusiaren izena eman zioten. Iowan ikasi zuen eta bertako negutegiaren arduraduna izan zen. Tukseeko Ikerketarako sailaren ardura bere esku geratu zen 1896an, eta ordutik egin zituen saio harrigarriek ospe handia eman zioten; kakahuetearen 300 gai sintetiko aurkitu zituen, batataren 118 gai, etab. Haren ikerketak kimiurgia industria berriaren oinarri izan dira. Nekazaritza ministerioan sartu zen 1935ean, Mikologia eta Izurrite sailaren arduradun.