Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Caruso, Enrico

Italiar opera abeslaria (Napoli, 1873 - Napoli, 1921). Tenorra zen. XX. mende hasierako Italiako tenor miretsiena izan zen; harena da abeslari garrantzizko baten lehen grabazioa. Berandu hasi zen musika ikasten (18 urterekin), familia pobrekoa baitzen, baina berehalako arrakasta izan zuen, batez ere La Bohème Montecarlon eta Rigoletto Londresen abestu ondoren. New Yorkeko Metropolitan Opera konpainiako lehen tenor izan zen 17 urtez.