Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cartwright, Dame Mary Lucy

Britainiar matematikaria (Northamptonshire, 1900 - Cambridge, 1998). Oxford-eko Unibertsitatean ikasi zuen. 1940ko hamarkadan, John Littlewood-ekin batera Van der Pol ekuazioak landu zituen. Ingalaterrako Royal Society-ren Adiskide izendatu den lehen emakumea da. 1951n Londresko Mathematical Society-ko lehendakari izendatu zuten. Erretiratu ondoren ere, hitzaldiak ematen jarraitu zuen hainbat unibertsitatetan. Matematika funtzioen teoria ikertzen eman zuen bizitza osoa.