Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cartwright, Edmund

Britainiar asmatzailea (Marnham, Nottinghamshire, 1743 - Hastings, 1823). Eskuzko ehundegiaren lau mugimenduak sinkronizatu ondoren, lehen ehundegi mekanikoa asmatu zuen, Watt-en lurrun makinaz baliaturik (lehen ehundegi mekanikoa, 1785). Artilea harrotzeko tresna mekanikoa ere asmatu zuen 1790ean.