Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Campeche

Mexiko hego-ekialdeko estatu federala, Yucatan penintsulako mendebalean eta izen bereko golkoaren ondoan, Guatemalako mugan dagoena. 51.833 km2 eta 420.553 biztanle (1980). Hiriburua: Campeche. Usumacinta ibaia igarotzen da estatu honetatik. Hego-mendebalean Laguna de Terminos izeneko albufera dago (400 km2-tik gora). Klima tropikala. Nekazaritza (artoa, arroza, kokoa, tabakoa), arrantza eta zurgintza (kaoba eta izaia). Petrolio hobi garrantzitsuak. v Mexikoko hego-ekialdeko hiria eta portua, izen bereko estatuko hiriburua. 151.805 biztanle (1980). Esportazio portu garrantzitsua da. Espainiaren kolonia izan zen garaiko monumentu ugari.