Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Campanella, Tommaso

Italiar filosofoa (Stilo, Calabria, 1568 - Paris, 1639). Domingotarren ordenako fraidea izan zen. Magia eta kabala ikasi zituen. Bi aldiz epaitu nahi izan zuen Inkisizioak baina, frogarik ezean, aske utzi zuten bietan. Calabriako kondeen pribilejioak eta aginte feudala deuseztatu behar zituen konplotak huts egin ondoren, Campanella atxilotu eta 27 urtez eduki zuten espetxean. Urbano VIII.a Aita Santuak askatu eta ondoren, Frantziara jo zuen. Bere Civitas Solis (Eguzkiaren Hiria, 1602, 1623an argitaratua) utopia politikoan, gizarte komunista batek bultzaturiko sistema teokratikoa aldarrikatu zuen.