Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Campbell, William Wallace

Estatu Batuetako astronomoa (Ohio, 1862 - San Francisco, 1938). Mount Hamiltongo behatokiko zuzendaria (1901) eta Kaliforniako unibertsitateko lehendakaria izan zen, Estatu Batuetako zientzia akademiako lehendakari izan aurretik (1931-1935). Campbellek baliatu zuen lehen aldiz Doppler-Fizeau printzipioa izarren lastertasuna zehazteko. Eguzki koroaren errotazioa eta Saturnoren eraztuna aztertu zituen.