Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Campin, Robert

Flandestar pintorea (Valenciennes, 1378 - Tournai, 1444). «Flemalleko Maisua» izengoitiz ezaguna. Van Eyck pintorearen eragin handia izan zuen. Flandesko pinturaaren sortzailetako bat izan zen; estilo gotikoaren hainbat ezaugarri bere egin zituen baina errealitatea ahalik eta zehatzen azaltzeko ardura izan zuen. Haren lan ezagunenak Ama Birjinaren ezkontza (1420-1430), Jaiotza (1425), Berri ematea eta Ama Birjina eta Haurra dira.