Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Campi

Italiako margolari familia. v Galeazzo (Cremona, 1477 - Cremona, 1536). Boccaccinoren ikaslea izan zen. Haren lan nagusiak: Berri ematea, Ama Birjina eta semea santuek inguraturik. v Giulio (Cremona, 1502 - Cremona, 1572). Galeazzoren seme eta ikaslea izan zen. Veneziako eskolaren kutsua nabarmena da bere lanean: Saint Michel, Mardocheren garaipena. v Antonio (Cremona, 1535 - Cremona, 1591). Giulioren anaia. Pintorea, arkitektoa, grabatzailea, eskultura egilea eta idazlea izan zen.  v Vicenzo (Cremona, 1536 - Cremona, 1591). Natura hilak pintatu zituen lehen pintoreetako bat izan zen. Bernardino (Cremona, 1522 - Cremona, 1590). Giulio Romano eta Correggio pintoreek eraginda, joera manieristako pintorea izan zen.