Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Camp David-eko hitzarmenak

Menahen Begin Israelgo lehen ministroak eta Annuar el-Sadat Egiptoko lehendakariak 1978an Camp David-en (AEB) izenpeturiko akordioak. Akordio horien arabera, Israelek Sinain hartutako lurraldeak Egiptori itzuliko zizkion eta ez zituen Egiptorekiko mugak aldatuko. Bakea sinatu zuten, baina arabiarrek ez zuten errespetatu eta Arabiarren Ligatik bota zuten Egipto.  v  1978an Bakearen Nobel saria eman zieten Sadati eta Begini Camp Davideko akordioak izenpetzeagatik.