Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blanco White, José María. (Blanco y Crespo)

Espainiar idazlea (Sevilla, 1775 - Liverpool, 1841). Apaiz ordenaturik, Cadiz eta Sevillan lan egin zuen. 1810ean Ingalaterrara joan zen eta anglikanismora aldatu zen. Deitura aldatu zuen eta Hegoameriketako herrien askatasunaren alde idazten hasi zen El español agerkarian. Ingelesez eta gaztelaniaz idatzi zuen. Guztiz interesgarria da Blanco Whiteren Letters from Spain (Gutunak Espainiatik, 1822), garaiko Espainiaz egiten duen kritikagatik. Haren lanik ospetsuena Mysterious night (Misteriozko gaua) sonetoa da, ingeles literaturako poesiarik onenetan sailkatu dena.