Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blanco, Alberto

Mexikar idazlea (Mexiko DF, 1951). Kimika ikasi zuen Unibertsitate Iberoamerikarrean, filosofia Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta ekialdeko ikerketetako maisutza Mexikoko Eskolan. Hainbat liburu eta azal diseinatu ditu. El Zaguán aldizkariko kontseiluko kide izan da, eta baita La comuna eta Las plumas atómicas rock taldeetakoa ere. Bere lanak ingelesera, frantsesera, alemanierera, italianora eta portugesera itzuli dira. Ipuinen artean ipagarriak ditu: Pequeñas historias de misterio ilustradas (1978, Misteriozko istorio txiki apainduak), The Desert Mermaid (1992, Basamortuko sirena). Poesia lan nagusiak hauek ditu: Giros de faros (1979, Itsasargien birak), Antes de nacer (1983, Jaio aurretik), Cromos (1987, Kromoak), Canto a la sombra de los animales (1988, Kantua animalien itzalari), El libro de los pájaros (1990, Txorien liburua), Despertar de los sentidos (1994, Zentzuen iratzartzea).