Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blanco, Serge

Lapurtar errugbilaria (Caracas, 1958). Nahiz eta Venezuelan jaio, hiru urte zituenez geroztik bizi da Hendaian Serge Blanco. Sekula izan den errugbilari euskaldun handiena da. Biarritz Olympiqueko harrobian egindako jokalaria da, eta1984an B mailako Frantziako txapelketa irabazi zuen. 1989 eta 1992an Frantziako txapelketaren eta Koparen finalista izan zen, eta 1991ean Bequere Challengeren irabazlea. Frantziako selekzioarekin 93 partida jokatu zituen, horietatik 17 kapitain moduan. Behin izan da Munduko Kopako finalista Frantziako selekzioarekin. Bost Nazioetako lehiaketa ospetsua sei aldiz irabaztea lortu du Serge Blancok Frantziako selekzioarekin. Erretiratu zenean, Biarritz Olympique bere betiko taldearentzat hasi zen lanean presidente bezala. 1999. urtetik aurrera eratu berria den Frantziako Rugby Liga Profesionalako presidentea da. Ostalaritzari eta osasunari lotutako enpresaburu jarduerarekin tartekatzen ditu gaur kirol karguak.