Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blanco, Tomás

Bizkaitar antzezlea (Bilbao, 1910 - Madril, 1990). Militar karrera hasi zuen, baina berehala utzi zuen anzerkigintzan hasteko. Madrila joanda, hainbat konpainiatan lan egin zuen, eta laster bihurtu zen antzezle ezaguna. Zineman film askotan parte hartu zuen, eta Espainiako zinemako antzezle nagusietako bat izan zen 50eko hamarraldian. Film aipagarri batzuk: Edgar Nevilleren Nada (1947), J. de Orduñaren Pequeñeces (1950), Jerónimo Mihuraren El señorito Octavio (1950), L.C. Amadoriren ¿Dónde vas Alfonso XII? (1958), J.D. Moralesen La revoltosa (1963), J.L Sáenz de Herediaren Historias de la televisión (1965), Javier Aguirreren Los que tocan el piano (1967), N. Ibáñez Serradorren La residencia (1969), Germán Lorenteren Una chica casi decente (1971), R. Bodegasen Vida conyugal sana (1973).