Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blake, Robert

Almirante ingelesa (Bridgewater, 1599 - Plymouth, 1657). Cronwellen laguna izan zen; Rupert printzearen ontzi taldea suntsitu zuen (1649) eta Tromp eta Ruyter Holandako almiranteei aurre egin zien (1652). Mediterraneo aldean, Bereberiako ontzien aldetik errespetua irabazi ondoren, Espainiako ontzi talde bat xehakatu zuen Kanaria uharteetan (Tenerife, 1657).