Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berliner, Emile

Alemaniar asmatzailea (Hannover, 1851 - Washington, 1929). 1877an transmisore bat patentatu zuen, baina Edisonek aurrea hartu zion eta azken hau geratu zen patentearekin. 1904. urtean fonograforako disko laua asmatu zuen, orratza alde batetik bestera ibiltzen dena. Egun ezagutzen diren disko analogikoak Berliner-ek asmatuak dira.