Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berlanga, Luis García

Zinema zuzendari espainiarra (Valentzia, 1921). Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Madrilgo zinema institutuan zuzendari titulua lortu ondoren gidoi batzuk idatzi zituen Bardemekin batera. Elkarrekin egin zuten beren lehen film profesionala: Esa pareja feliz (1951). Hurrengo urtean, Bienvenido mister Marshall zuzendu zuen, Mihurak, Bardemek eta berak egindako gidoiaren arabera eta Cannesen saria eman zioten lan horrengatik. Umorerako eta satirarako dohain nabariak zituela adierazi duten zenbait film zuzendu zituen: Novio a la vista (1953), Calabuch (1956), Los jueves, milagro (1957). Gero, Rafael Azcona gidoilariarekin batera film sakonagoak eta ezezkorragoak egin zituen: Plácido (1961); El verdugo (1963), herio zigorraren aurkako satira, Bardemen lan bikaina; La boutique (1967); Grandeur nature (1974). Azken garaikoak dira La escopeta nacional (1978), Patrimonio nacional (1981) eta Nacional III (1983), aristokrata familia bati buruzko sail barregarri arina. Bere azken filma, Todos a la cárcel (1993), aurreko beste zenbait bezala, pertsonaia ugariko film esperpentikoa da.