Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beck, Beatrix

Idazle frantsesa, Suitzan jaioa (Villars-sur-Ollon, Suitza, 1914 - Saint-Clair-sur-Epte, 2008). Estilo zorroztasuna eta ohi ez bezalako errealismoa ziren bere eleberrien ezaugarri nagusiak. Une mort irrégulière (1950, Heriotza irregularra), Léon Morin, prêtre (1952, Léon Morin, apaiza) eta L’enfant chat (1984, Haur katua) ditu obra ezagunenak.