Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Becerro de Bengoa, Ricardo

(Gasteiz, 1845 - Madril, 1902). Arabar ikerlari eta idazlea. Bere idazlanetan gai ugari landu zituen: historia, biografia, literatura, artea, eta irakaskuntza, batez ere. Pentsamoldez liberala izan zen. El mentirón eta Aquello aldizkarien sortzaile eta lankide izan zen. Liburu hauek idatzi zituen besteak beste: Antonio de Trueba biografia (1896), Recuerdos de Alava (1872), La sima de Urizarra (1873), El Libro de Alava (1877), Etimologías alavesas (1877), Romancero Alavés (1885), Descripciones de Alava (1880) eta Iparragirre y el árbol de Guernica (1896). Politika kargu ugari izan zituen bere esku.