Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bebel, August

Alemaniar politikaria (Kolonia, 1840 - Passugg, Suitza, 1913). Langilea zelarik, 1865ean I. Internazionaleko partaide bihurtu zen eta 1869an Alemaniako alderdi sozialdemokrata sortu zuen W. Liebknecht-ekin batera. 1867an Reichstag-en diputatu izan ondoren, espetxera eraman zuten frantsesen eta alemaniarren arteko gerraren kontra altxatzeagatik. Teoria anarkisten aurkaria, II. Internazionaleko aitzindari gartsuenetakoa izan zen. Lan teorikoak idatzi zituen: Kristautasuna eta Sozialismoa (1874); Emakumea eta Sozialismoa (1879); Nire Bizitza (1910-1914).