Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beamon, Bob

(Jaiotza izena, Robert Beamon). Estatubatuar atleta (New York, 1946). Atletismoaren historiako luzera jauzilaririk onenetariko bat izan da. 1968an, Mexikoko Olinpiar Jokoetan, luzera jauziko munduko marka hautsi zuen. 8,90 metroko jauzia egin zuen (ordu arteko marka baino 55 cm gehiago). Urrezko domina irabazi zuen joko haietan. Mexikokoaz geroztik, Bob Beamonek egin zuen jauzirik luzeena 8,40 metrokoa izan zen, baina 23 urtez eutsi zion munduko markari. 1991n Mike Powell atleta estatubatuarrak Bob Beamonen marka hautsi zuen, Tokion, 8,95 metroko jauzia eginik.