Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Béalu, Marcel

Frantses poeta (Selles-sur-Cher, 1908 - Paris, 1993). Regain aldizkarian argitaratu zituen bere lehen poemak, 1935ean, eta ondoren Réalités secrètes bultzatu zuen (1955-1971). Bizitza eta maitasuna goraipatu zituen bere poemetan. Obra nagusiak: Mémoires de l’ombre (1941, Itzalaren oroitzapenak), Journal d’un mort (1947, Hildako baten egunkaria), La mort à Benidorm (1985, Heriotza Benidormen), La vie indécise (1992, Bizitza erabakitzeke). Bere autobiografia ere idatzi zuen, hiru liburukitan.