Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beardsley, Aubrey Vincent

Marrazkilari ingelesa (Brighton, 1872 - Menton, 1898). Hasieran Rafaelen aurrekoen eragina izan bazuen ere, gero Durero eta Botticelli hartu zituen eredu. Gaztea zela ospe handia eskuratu zuen giro dekadenteetan. Liburu zenbait irudiztatu zuen: Maloryren Arturoren heriotza (1892), Oscar Wilderen Salome (1894), Poeren Ipuinak etab. Art Nouveau delakoari eskainitako Yellow Book aldizkariaren zuzendaria izan zen. Marrazki erotikoak egin zituen (Lysistrata) eta Venusen Historia eta Tannhäuser idatzi zituen. Eragin handia izan zuen XX. mende hasierako marrazkigileengan. Gazterik hil zen tuberkulosiak jota.