Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beal, Jack

Estatubatuar margolaria (Richmond, Virginia, 1931). Gaztetan oso osasun kaskarra izan zuen eta bere minaz ahazteko marrazteko esaten zion amak. Horrela zaletu zen marrazkilaritzarekin eta trebatu zen alor horretan. Hala ere, ez zuen aparteko prestakuntzarik jaso harik eta William and Mary eskolako irakasle batek eskola uzteko eta Chicagoko Arte Institutuan izena emateko aholkatu zion arte. Hala, hiru urtez ikasi zuen Arte Institutuan; bitarte horretan estilo espresionista abstraktuaren bideari heldu zion. Azkenik, figurazioaren bidea hartu zuen bere lanetan, eta gaur egun margolari errealista gisa hartua da. Bere kezka nagusia, halere, nahi adinako naturaltasunik ezin eskuratua da. Oro har, eta errealismorako bere grina dela-eta, XVII. mendeko holandar margolariak izan ditu eredu, Bealen iritzian guk jan edo edan egiten dugun moduko naturaltasunaz margotzen zutelako haiek. Eragin handia izan du bere obran, halaber, Errenazimentuko arteak.