Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beadle, George Wells

Estatubatuar biologoa (Wahoo, Nebraska, 1903 - Pomona, 1989). Nebraskako Unibertsitatean eta Cornell Unibertsitatean ikasi zuen. Harvardeko Unibertsitateko genetika irakaslea, Stanfordeko Unibertsitateko katedraduna eta Kaliforniako Institute of Technologyko biologia sailaren arduraduna izan zen. 1961ean Chicagoko Unibertsitateko lehendakari izendatu zuten. Onddoen genetikari buruzko ikerkuntzaren aitzindaria izan zen. 1958an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, mutazioei eta geneei buruzko ikerlanengatik. Genetika eta biologia modernoa (1963) liburua idatzi zuen.